Urtarrilaren 25ean zozketatuko dira Ugartondoko babestutako etxebizitzak

Ugartondoko etxebizitzak./
Ugartondoko etxebizitzak.

Guztira 92 etxebizitza eraikiko dira: babes ofizialeko 46 eta tasatutako beste hainbeste

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Ugartondoko eremuan eraikiko diren 46 etxebizitza tasatu eta babes ofizialeko 46 etxebizitza, bere garaje eta trastelekuekin, eslei-tzeko zozenketan parte hartuko duten behin betiko zerrendak onartu ditu Udalak. Hala, etxebizitza horien zozketa urtarrilaren 25ean, ostegunez, egingo da, 18:00etan, Oiardo Udal kiroldegian, ekitaldi publikoan.

Alkatetzak 2017ko azaroaren 30ean emandako dekretuen bidez, Hiri-Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-59 eremuan, Ugartondon, eraikiko diren 46 etxebizitza tasatu eta babes ofizialeko 46 etxebizitza, bere garaje eta trastelekuekin, esleitzeko zozketan parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendei tartekatutako erreklamazioei erantzun die, bai eta onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onartu.

Hala, etxebizitza horiek zozketa-tzeko eguna ere ezarrita dago dekretu horretan: 2018ko urtarrilaren 25ean egingo da zozketa, arratsaldeko 18:00etan, Oiardo Udal kiroldegian, ekitaldi publikoan. Guztira, 92 etxebizitza eraikiko dira: 46 babes ofizialekoak izango dira, eta beste 46ak, tasatuak. Babes ofizialeko etxebizitzetan bi logelako 20 etxebizitza (horietako bi ezinduentzat egokituak) eraikiko dira, eta hiru logelako 26 etxebizitza. Tasatutakoetan ere, beste horrenbeste.

Bai babes ofizialeko etxebizitzetan bai tasatuetan, batzuk gizarte-sektore batzuei zuzenduta egongo dira, hala: bi etxebizitza ezinduen-tzat gordeko dira; 70 urte edo gehiago dituztenentzat 4 etxe; babes bereziko gizarte-sektoreentzat 5 etxebizitza (euren kargura adingabekoak dituzten guraso bakarreko bizikide-tza unitateak, indarkeria matxistaren biktimak, banaduak, dibortziatuak eta alargunak, eta ezintasun psikikoa dutenak); 35 urte beherakoen-tzat 10 etxebizitza.

Eskatzaileak aipatutako kupo batean soilik eman zezakeen izena. Hala, babes ofizialeko etxebizitza bat erosteko nahia 110 usurbildarrek azaldu dute, eta eskaera horietatik 89 izan dira onartuak. Hala, 59 gazte daude 35 urteko beherakoentzat gorde diren (10 guztira) etxebitzen zerrendan, 8 lagun daude babes bereziko gizarte-sektoreentzat zuzendu diren etxebizitzen zerrendan (5 guztira), eta gainerako 22ak kupo orokorrekoak dira. Edozein kasu, kupo horiei dagozkien etxebizitzarik tokatuko ez balitzaioke, zerrenda orokorreko zozketan beste aukera bat izango luke.

Bestetik, etxebizitza tasatuetararako 47 lagunek egin dute eskaera, eta horietatik erdiak pasatxo onartu dira, 28 guztira. Gazteentzat gorde diren etxebizitzen zozketan 15k parte hartuko dute (10 gorde dira guztira), babes bereziko gizarte-sektoreen zozketarako bi lagunek (5 gorde ziren), eta zerrenda orokorrekoak, aldiz, 11 dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos