Urtarrilak 11 arte zabalik Luz Ardideneko eski irteerara izena emateko epea

DV ORIO.

Urtarrilaren 20 eta 21eko astebururako, Txurrumuski Aisialdi Elkarteak eski asteburu pasa antolatu du Luz Ardiden-era. DBH 1etik DBH 4ra bitarteko gaztetxoei zuzentzen zaie irteera eta izena oraindik eman ez duzuenoi adierazi azken eguna urtarrilaren 11 izango dela.

Izenak Ametsa gaztelekuan eman daitezke, 95 euro ordainduta.Dirua kontu korronte honetan sartzeko eskatzen dute antolatzaileek: Laboral Kutxa 3035.0182. 18.1820021770.

Izen-emate orria gaztelekuan eskura daiteke; baimen orriak Ertzain etxean; osasun txartelaren fotokopia eta diru sarreraren ziurtagiria aurkeztu behar dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos