Urola Kostako Euskararen Ginkanaren 1. edizioa antolatu da gaztetxoentzat

DV ORIO.

Hainbat erakunderen artean Urola Kostako Euskararen Ginkanaren 1. edizioa antolatu da. Urola Kostako Euskararen Ginkana Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako DBHko 3. eta 4. mailako urteko gazteentzako lehiaketa da, euskarari buruz gogoeta egin eta primeran pasatzeko. Ginkana taldeka jokatuko da (4ko taldeak).

Lau proba egin beharko dira (astean bat), online eta finala Zarautzen jokatuko da, aurrez aurre, abenduaren 2an.

Lehiaketa honen xehetasunak urriaren 3an, asteartea, Orioko kultur etxean izango den pren-tsaurrekoan zehaztuko dituzte antolatzaileek, alegia zergatik lehiaketa, zertarako, zeinentzat, datak, bideoa, kartela Topaguneko ordezkaria, Ekogunea-Kutxa Fundazioko ordezkaria, bailarako udal ordezkariak, euskara teknikariak, gaztelekuetako hezitzaileak, bailarako gazteak..., izango dira aurkezpenean.

Gaztetxoak jakinaren gainean geratzen zarete taldeak egiten joateko.

Fotos

Vídeos