Urkome Sarietara proiektuak aurkezteko epea gaur bertan zabaltzen da

DV ORIO.

Aurten, 'Urkome sariak' ekimena V. ediziora iritsi da. Bi urtetik behin egiten den ekimen honek beraz aurten 10 urte betetzen ditu. Urkome Sariak, Urola Kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berri-tzaileak saritzeko sortu ziren.

Helburuak ondorengoak dira: Urola kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzea; landa eremuan egun dauden enpresen motibazioa areagotzea innobazioa edo berrikuntzetara; landa eremuan dauden enpresekiko sentsibilizazioa areagotzea; landa eremuak gizarte osoarengan eragiten duenez honekiko eta bertako biztanlegoarekiko jarrera edo sentsibilizazioa areagotzen lortzea; enpresa izaera txertatzea landa eremuan dauden ekimen edo jarduerei...

Aurten sariak sei ataletan banatuko dira: 1. Nekazaritza jardueraren sustapena; 2. Landa eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena; 3. Landa eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak bermatzea; 4. Landa eremuko balioaniztasuna agerian jartzea; 5. Iraurgi Berritzenek eta Urola Kostako Udal Elkarteak elkarrekin emango dutena, eta 6. Sari irekia, bozka bidez egingo dena.

Gaurtik urriak 31a bitartean aurkeztu ahal izango dira proiektuak Urkomeren egoitzan (Enpara kalea, 1-2. Azpeitia). Sari banaketa Azpeitian izango da.

Fotos

Vídeos