Urduritasunak gaur eguerdian askatuko dira, estropada amaitzen denean

Arraunlariei zaletuen animorik ez zaie faltako. /  ETXEBERRIA
Arraunlariei zaletuen animorik ez zaie faltako. / ETXEBERRIA

DV ORIO.

Iritsi da egun handia. Aste osoko urduritasunak eta tentsioa eguerdi partean askatuko dira, estropada amaierarekin bat. Herri osoa bere bi traineruen pendiente dago, eta ez herritarrak bakarrik, Oriok beste hainbat tokitan ere zale asko ditu. Bazkide kopurua ikusi besterik ez dago Orio arraun klubak pizten duen sentimendua frogatzeko.

Gehienak bat datoz; zaila dago, bi arerio handi gainditu behar dira, baina konfiantza nabaritzen da zaleen artean. Denboraldian zehar, itsasoa egon denean, Orio ondo moldatu izan da, baina estropada guztiak dira desberdinak. Kale zozketak ere eragina izango du.

Lehendabizi Santi Zabaletaren neskak uretaratuko dira. San Juan eta Hibaika dituzte aurretik, nahiz ez diferentzia handiarekin. Denboraldian zehar hirugarren ibili dira, eta gaurkoan hortik aurrera lortzen dutena sorpresa galanta izango litzateke. Mutilek ere, esan bezala, zaila daukate, baina nork daki... Amestea libre da, eta ea bandera etxera ekartzea lortzen duten. Aupa Orio!

Fotos

Vídeos