Unanue eta Mendia Biatloiko irabazleak

Herritarrak. Getariarrek herriko partaideei babes berezia ematen diete eta hori euren aurpegietan ikusten da, Ane Balentziaga, Alain Irazu,Ibon Iribar edo Xabier Etxaniz bezala./
Herritarrak. Getariarrek herriko partaideei babes berezia ematen diete eta hori euren aurpegietan ikusten da, Ane Balentziaga, Alain Irazu,Ibon Iribar edo Xabier Etxaniz bezala.

Lehenengo aldiz gaztetxoek ere izan zuten euren proba eta herritar haurrak nagusitu ziren

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Data aldaketarekin, atzo goizean jokatu zen Getariako XVI. Biatloia. 60 bat partaide irteeran eta ibilbide aldaketa txiki batzuekin, eguerdiko 12:00etan Malkorben irten, igeriketako saioa bertan amaitu eta herriko kaleetan ibili ondoren pilotalekuan amaitu behar zuten. Aurretik estreinaldia izan zen, zeren lehen aldiz gaztetxoen bi proba burutu ziren. Harrobia badakar kirol honek eta hori 9-11 urte bitartekoen artean ikusi zen, talde polita osatu zuten eta 75 metro uretan egin ondoren korrika 250 egiten onena Daniela Larrañaga izan zen.

Atzetik Aratz Urkola eta Miren Iturzaeta, neskak nagusi. 12-15 urte bitartekoan hiru partaide izan ziren irteeran eta aurrekoen ibilbidea bikoiztuz helmugan honela sartu ziren, Oihan Manterola irabazle eta jarraian Maren Gonzalez eta Aimar Zendoia.

Salbatore elizako kanpaiak eguerdia zela iragartzen zuten bitartean eman zitzaion helduen probari hasiera. Igeriketako atala erabakigarria izan zen garaileak ezagutzeko. Jon Unanue zarauztarra eta Irati Mendia donostiarra nabarmen aurretik atera ziren eta helmugan lehenak izan ziren. Gizonezkoetan bigarren Ignacio Tanco donostiarra eta Mikel Mujika bergararra. Emakumezkoetan Uxoa Ortolaza zarauztarra eta Ane Balentziaga getariarra sailkatu ziren ondoren. Gizonezkoetan lehen getariarra Iosu Iribar izan zen zazpigarren tokian. Denera 18 getariar izan ziren kale Nagusiko amaieran kokatua zegoen pilotalekuko helmugara.

Fotos

Vídeos