Umeen eguna gaurkoan, eta gauean antzerkia eta Egan

Larunbat gauean. Sekulako jendetza bildu zen plazako kontzertuan. Atzo goizean berriz herriko pilota txapelketaren finalak jokatu ziren.
Larunbat gauean. Sekulako jendetza bildu zen plazako kontzertuan. Atzo goizean berriz herriko pilota txapelketaren finalak jokatu ziren.

DV AIA.

Umeen eguna gaur San Donato eta San Lorentzo jaien barne. Goizeko 11:00etan umeentzat jolasak antolatu dira; arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara gaztelu puzgarriak eta apar festa, eskola aurreko atarian; 18:00etan, Go!azen dantzatu eta abestera musikala, telesail honetako aktoreekin eta, jarraian, kalejira herriko kaleetan barrena buruhandi eta trikitilariekin.

Gauean berriz, 22:30ean, Idiot Txou antzerkia, Ados antzerki taldearen eskutik, aktore ezagunekin: Asier Hormaza, Dorleta Urretabizkaia eta Josean Bengoetxea, doako sarrerarekin.

Eta eguneko egitarauarekin amai-tzeko, gauerdian hasita, dantzaldia Egan taldearekin, beste urtebetez eta erretiratu xamarrak dabiltzan arren, Aian izango dira eta, jarraian, txosnan, 80. hamarkadako musika.

Aipagarria zentzu honetan, larunbat gauean bildu zen jendetza Why not?, Skasti eta Esne Beltza taldeek eman zuten kontzertura. Gutxitan bezala ikusi zen Aiako plaza, topetaraino.

Pilota txapelketa

Atzo goizean, bestalde, herriko pilota txapelketaren finalak jokatu ziren: 4, terdian, Lorentzo Orbegozo 22-Jon Pagadizabal, 8; 11-15 urteko gaztetxoen artean, Aitzol Iruretagoiena-Unai Albeniz 8-Julen Orbegozo-Egoitz Olaizola 8; azkenik, helduen binakako finalean, Lorentxo Orbegozo eta Aratz Oliden nagusitu ziren, 22-8 menpean hartu ostean Mikel Ayestaran eta Iban Jauregi. Gogoratu, azkenik, ostegun eguerdian ere pilota izango dugula eta partida nagusian Titin III-Apraiz Saralegi-Galarzaren aurka ikusteko aukera izango dugula.

Fotos

Vídeos