Ulpiano Etxean Javier Cousoren hitzaldia gaur

Dagougna. Hitzaldian. /  AMAXKAR
Dagougna. Hitzaldian. / AMAXKAR

'Venezuela y Honduras: las dos caras de medir de los medios' izenburua darama eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Getariako Karta Sozialak antolatuta, Javier Cousok hi- tzaldia emango du gaur arratsaldeko 19:00etan Ulpiano Etxeko aretoan Couso IUko europarlamentarioa da eta gaurkoan gurean jorratuko duen gaia ondorengoa izango da 'Venezuela y Honduras: las dos caras de medir de los medios'.

Izquierda Unidako europarlamentarioa duela gutxi Venezuelan egon da bertan izan ziren hauteskundeetan nazioarteko begirale bezala eta Hegoamerikaren egoera oso ondo ezagutzen duen politikaria da.

Emakume migratzaileak

Bestalde joan den asteartean Ulpiano Etxean eta orduan Elan Euskadik antolatuta hitzaldi interesgarri bat egin zen. Gaia, 'Voces desde los márgenes: Descolonizando miradas sobre mujeres migrantes africanas' izenburupean Jeanne Rolande Dacougna Minkette ikerlari eta aktibista feministak gidatu zuen, emakume migratzaileen inguruko ikuspegia landuz, ikuspegi kolonizatzaile eta arrazistatik kanpo. Emakume migratzaileen integrazioa eta ahalduntzea landu zituen hitzaldian, eta emakume horien diskurtsoak aztertu ondoren, haien giza eskubideen inguruko ekarpenak egin zituen. Senegaldarra da jatorriz, eta egun, Donostian bizi da. Ikerlariaren doktoretza tesiaren ondorioak jakitera emateko prestatutako saioen barruan antolatu zuen Elan-ek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos