Ugaldeako lanek herritarrei eragin ahal dizkien ondorioak gutxitu nahian

Ugaldea industriaguneko sarrera hobetzeko lanak martxan dira. /  ARANBERRI
Ugaldea industriaguneko sarrera hobetzeko lanak martxan dira. / ARANBERRI

Udalak bilera egin berri du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lan hauek herritarrengan duten eragina murrizteko

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Ugaldea industriaguneko sarrera hobetzeko lanak hasi zituen astelehen goizean Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lan horien bidez, konponbidean jarri nahi dira Ugaldeara sartzeko gaur egun dauden arazoak. Izan ere, sarrera arrisku-tsua du industriagune horrek, eta aspaldiko eskakizuna da Usurbilen sarrera hori hobetzea. Hala, hirugarren erreila egingo dute, industriagunera sartzeko itxaroteko erreila izango dena. Lanek bi hilabete iraungo dutela jakinarazi du Gipuzkoako Bide Azpiegituretako Departamenduak, eta lanen kostua 112.648,35 eurokoa izango da.

Usurbilgo Udalak egitasmo horren berri bazuen, izan ere, udal gobernuak sarri eskatu izan dio Diputazioari sarrera hori konpontzeko. Lan horiek lehenbailehen hasteko indarra egin du Udalak. Eta, ondorioz, begi onez ikusten duen obra da. Haatik, Udalak ez zekien noiz eta nola hasiko ziren lan horiek, eta sorpresaz hartu du lanak, aurrez ezer esan gabe, hasi izana. Horrexegatik, kexa agertu du Diputazioan, eta obrako zuzendaritzarekin bildu dira udal langileak, lanek usurbildarrengan ahalik eta eragin txikiena izan dezaten. Zehazki, bi aukera luzatu dizkiote obra zuzendaritzari: zirkulazio handia egoten den orduetan lanak eteteko, batez ere 8:00etatik 9:00ak artean, edota lanak gauez egitea. Bigarren aukera hori ez du ontzat jo obra zuzendaritzak, eta lehen aukera aztertzeko konpromisoa hartu dute.

Edonola ere, berriz halakorik ez errepikatzeko eskatu diote bilera horretan, izan ere, astelehenean gertatu ziren erretentzioak eta ezustekoak ezin dutelako berriz gertatu. Zirkulazioan ahalik eta eragin txikiena izan dezan, aurrez abisa-tzeko eta udaltzainak jakinaren gainean jartzeko eskatu zaie.

Ordenantza fiskalak

Bestalde, Udalak 2018rako Ordenantza Fiskalak onartu zituen urriaren 31n ospatu zen Osoko Ohiko Bilkuran. Herritarren oinarrizko eskubide sozial eta ekonomikoak bermatzea izango da helburu nagusia, horretarako progresibitatean eta ekitatean oinarritutako ordenan-tza onartu zen. Hobariak, lagun-tzak, zein zerga ordainketa atzerapenak eskainiko dizkiegu baldin-tza ekonomikorik okerrenetan bizi diren herritarrei.

Zerbitzu publikoak aurrera eramateko nahikotasun finantziarioa lortzea beharrezkoa da. 2015tik igoerarik ez da aplikatu eta 2018an zerga, prezio publikoak eta tasak %3an eguneratuko dira.

Fotos

Vídeos