Udazkenerako ikastaro interesgarri ugari antolatu ditu Getariako Udalak

DV GETARIA.

Udazkenerako Getariako Udalak eskaintza zabala prestatu du. Alde batetik, Katukale irakurle taldean partaide izateko gonbidapena luzatzen du. Uxue Alberdi izango da berriz dinamizatzailea eta hilero liburu bat mintzagai izango dute taldeko kideek. Gainera bi hilean behin idazle gonbidatua ere izaten du euren artean.

Izena emateko udaletxera jo behar da eta 30 euro ordaindu (bestela deitu 943 896024 telefonora). Lehen saioa irailak 28an izango da liburutegian 18:30ean. Egun horretan Leire Ibarguren idazlearen 'Laura esaten zioten' liburua aztertuko da eta bertan egongo da Leire bera eta Miren Odriozola protagonista.

Bertsolaritza tailerra

Maila guztietako bertsozale edonori zuzendua. Bi talde, helduak eta 12-16 urte bitartekoak. Ostegunetan egingo da, helduak 20:00etan eta gazteak 18:30ean hasita. Euskaltxetan egingo da tailerra eta kurtso osoa 50 euro izango da. Irakaslea Maialen Valverde. Izena emateko epea irailak 26an bukatzen da, Udaletxean. Gtxieneko lagun-kopuru batek eman behar du izena.

Pintura tailerra

Manuel Fernandes izango du irakaslea. Izena emateko azken eguna irailak 28a izango da, udaletxean. Bilera-eguna irailak 28, 18:30ean, alondegian.

Informazio zabalagoa jasotzeko 943 896024 telefonora deitu.

Fotos

Vídeos