Udarregi ikastolaren 50. urteurreneko diskoa igandetik aurrera salgai

Ikastolaren CD-aren azala. /
Ikastolaren CD-aren azala.

Kantariak, ikastola osatzen duten oro, ibili dira martxoan zehar grabaketa lanetan

J. ARANBERRI USURBIL.

Udarregi ikastola, bere 50. urteurrenean, 12 kantez osatutako disko bat kaleratzear da. Martxoan zehar grabaketa lanetan ibili ostean, apirilaren 23tik, datorren astelehenetik aurrera salgai izango da.

Usurbilgo ikastolan abesten dituzten kantak grabatu dira. Kanta alaiak, kanta ederrak... txirularekin jotzeko kantak, irakasleek sortutakoak, ikasleek sortutakoak, ikasle ohiek sortutakoak... eta Gattunk kanta.

Kantariak, ikastola osatzen duten oro izan dira, ikasle, ikasle ohi, guraso, guraso ohi, aiton-amonak, irakasleak, irakasle ohiak eta langileak. Instrumentu joleen artean ere, ikastolako guraso, irakasle, zein ikasle eta ikasle ohiak izenda ditzazkegu, tartean, oso ezagunak diren instrumentu joleak.

Parte hartze handia

Kantuen moldaketak Jaione Eskuderok egin ditu, bertako musika irakasleak, eta ikastolako musika gelan egindako grabaketaz Udarregiko guraso ohia arduratu da, Kaki Arkarazo, Garate Studioetakoa. Ikasle ohien kantua, aldiz, Luken Arkarazoren hitzez eta doinuz sortutako kanta grabatu zuten, ikasle ohien artean moldatua eta Martxel Arkarazo teknikari lanetan jardunez Garate Studioetan. Kanta guztien nahasketak Garaten burutu dira.

Kanta hauek edonoren belarrietara gozo sartzea lortu dute ikastolako kantari eta musikariek, kanta bakoitza mimo, gogo, intentzio eta maitasun handiz egina dago. Adin guztietako pertsonentzat zuzendua dago.

Diskoa eskuratu nahi duzuenok, Usurbilgo Lizardi liburu dendan, Laurok dendan, Bordatxo tabernan edo Udarregi ikastola bertan, 6 eurotan eskuratu ahal izango da hilaren 23tik aurrera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos