Udalekuetarako begiraleen lan poltsa osatzeko deialdia

Hilaren 16tik 27ra eman ahal izango da izena udaletxean

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Zestoako Udalak udalekuetarako begiraleak eta koordinatzailea kontratatzeko lan-poltsak zabalduko ditu hilaren 16an: Bertan, Udaleku irekietako koordinatzaile lan-poltsa, Udaleku irekietako begirale lan-poltsa eta Kirol udalekuetako begirale lan-poltsa osatuko dira.

Lan-poltsan izena eman ahal izateko ezinbestekoa izango da: 18 urte beteta izatea edo 2018an betetzea, DBH tituluaren jabe izatea eta euskaraz: mintzatzeko trebetasuna izatea.

Eskabideak hilaren 27a baino lehen aurkeztu behar dira udaletxean. Lan-poltsaren oinarriak eta eskabide-orria udaletxean, Gaztelekuan nahiz Udalaren www.zestoagazte.zestoa.eus web-orrialdean eskuratu ahal izango dira.

Honetaz gain, jakin, Zestoako udaleku irekietan eta kirol udalekuetan izena eman daitekeela jada. Informazio gehiago http://zestoagazte.zestoa.eus/eu/udalekuak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos