Udalak eta Jubilatuen elkarteek Zahar Etxearen eskaera helarazi diote Gipuzkoako Gizarte Politika diputatuari

J.A. USURBIL.

Maite Peña Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politika diputatua Usurbilen izan berri da, Udalaren eskaerei erantzunez. Udaletxean harrera egin ostean, Usurbilgo gizarte zerbitzuen eta jubilatuen errealitatea zein den ezagu-tzeko aukera izan zuen udal ordezkari eta teknikariekin egindako ibilaldian.

Horrez gain, udal ordezkariek Usurbilek epe laburrerako eta etorkizunerako dituen proiektuak azaldu zizkioten diputatuari. Besteak beste, Usurbilen martxan jarriko den Beterri Buruntzaldeko lehen Eguneko Arreta Zerbitzuaz edota Udalak aurreikusten dituen etxebizitza tutelatuen inguruan mintzatu ziren ordezkariak.

Lehenbizi, udaletxean harrera egin zioten udal ordezkariek, eta, ondoren, Puntapaxeko Eguneko Zentroan izan ziren. Izan ere, Udalak lortu du asteburutan sei plaza gehiago izatea aurrerantzean. Ondoren, Artzabalera hurbildu ziren, bertan herriko jubilatuen elkarteetako kideekin elkartu zirelarik hainbat gaiez hitz egiteko.

Sinadura bilketa

Besteak beste, jubilatuen ordezkariek azken hilabeteetan Zahar Egoitza baten alde egindako sinadura bilketaren emaitzak eskaini zizkioten eta horren gaineko iri-tzi trukaketa ere egin zuten.

Bileran izan zen Xabier Arregi Usurbilgo alkateak adierazi zuenez, «Matia Fundazioarekin eta Aldundiarekin harremanetan gaude Zahar Egoitzaren gaia ez itzaltzeko. Usurbilgo Udalaren agendan presente dagoen gaia da Zahar Egoi-tzarena, eta hurrengo hilabeteetan ere proiektuaren alde lanean jarraituko dugu».

Ezohiko udalbatza plenoa

Datorren asteazkenean, urriaren 4an, ezohiko udalbatza plenoa izango da udaletxean arratsaldeko 17:00etan hasita. «Adineko pertsonentzako Usurbilgo Eguneko Zentroaren erabilera eta kudeaketa zerbitzua emakidaz kontratatzeko espedienteari onespena ematea» izango dute gai bakarra.

Fotos

Vídeos