Udalak hobariak emango ditu familia ugarientzat

DV GETARIA.

Getariako Udalak familia ugarientzako hainbat hobari onartu ditu, hiri-lurreko Ondasun Higiezinen Zergari dagozkionak. Interesatuek otsailaren 28a arteko epea dute hobari horiek eskatzeko udal bulegoetan. Familia ugariaren izaera kreditatuta daukatenek, izaera hiri-lur batentzako eska dezakete hobaria, higiezinaren balio katastrala gehienez 180.000 euro arteko balioa arte eta baldintza hauek betetzen badituzte; familia ugariaren ohiko etxebizitza izan behar du eta bertan erroldatuta egon behar dute. Gainera familia ugariko inork ezin du izan beste ondasun higiezinaren jabe.

Hobariak hauek izango dira: Adin txikiko edo 24 urtetik beherako 3 seme-alaba, baldin eta azken horiek ikasten ari direla egiaztatzen badute: kuota osoaren % 60. Adin txikiko edo 24 urtetik beherako 4 seme-alaba, baldin eta azken horiek ikasten ari direla egiaztatzen badute: kuota osoaren % 70. Azkenik adin txikiko edo 24 urtetik beherako 5 seme-alaba, baldin eta azken horiek ikasten ari direla egiaztatzen badute: kuota osoaren % 90.

Hilaren 28rako

Hobari horiek eskatu nahi dituztenek udal bulegoetara jo behar dute otsailaren 28a bitartean, honako ordutegian: 9:00etatik 13:00era, astelehenetik ostiralera. Bertan emango zaien instantzia bete beharko dute honako dokumentazioarekin batera; Familia ugariaren izaera egiaztatzen duen agiria, Gipuzkoako Foru Aldundiko zerga bulegoak emandako ziurtagiria eta 2017ko Ondasun Higiezinen gaineko Zergako erreziboaren kopia.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos