Udalak eta Elhuyarrek beste bi urtez luzatu dute lankidetza-hitzarmena

Hitzarmen luzaketa aste honetan sinatu da. /
Hitzarmen luzaketa aste honetan sinatu da.

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Udalak eta Elhuyar Fundazioak euren arteko lankidetza-hitzarmena beste bi urtez luzatu dute. Astelehen goizean izenpetu zuten hitzarmena, Elhuyarrek Usurbilen duen egoitzan. Bertan izan ziren Xabier Arregi Iparragirre alkatea, Jose M. Pitarke de La Torre Elhuyar Fundazioko lehendakaria eta CIC nanoGUNEko zuzendari nagusia, eta Leire Cancio Orueta Elhuyarreko zuzendari nagusia.

Hitzarmen horren bitartez, bi eragileek euskararen normalkun-tzaren bidean zein zientziaren eta teknologiaren gizarteratzearen alde modu bateratuan lan egingo dute. Hitzarmenak jasotzen duenez, Elhuyarrek urteko plan bat osatu beharko du eta bertan udalarekin zenbait lankidetza bideratuko ditu, izan itzulpengintzan, aholkularitzan edo bestelako zerbitzuen bidez. Udalak 10.000 euroko diru-laguntza eskainiko dio.

Hain zuzen, lankidetza-hitzarmen horren barruan, aurtengorako lan-ildo bat zehaztua dute bi aldeek. Elhuyarrek ADI-Usurbil teknologia adimenduna garatzen jarraituko du, Harria Hitz ibilbidea irisgarria bihurtzeko helburuz. Modu horretan, edozein mailako ikusmen urritasuna edota ezgaitasun kognitibo edo intelektuala duten bisitariek aukera izango dute ibilbideko azalpen guztiak eta ibilbidea jarraitzeko. Horretarako, besteak beste, bisitaria ibilbidean zehar gidatzeko GPS-rako track bat sortuko du Elhuyarrek. Bi erakundeak lanean ari dira egitasmo hori epe motzean gauzagarri egiteko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos