Udalak bilera eskatu dio Aldundiari autobus lineetako murrizketak direla-eta

Lineako autobusa. / ARANBERRI

Usurbil-Ospitaleak linea kendu nahi du Aldundiak

J. ARANBERRI USURBIL.

Gipuzkoako Aldundiak Tolosan, N-I-ean, Buruntzaldean eta Donostiako garraio publiko loturetan egingo dituen moldaketetan 'Usurbilentzako murrizketa larriak' egingo dituela salatu du Usurbilgo Udalak. Hori dela eta, inguruetako hainbat alkaterekin batera, Aldundiari bilera eskatu dio «ehundaka herritarri egingo dizkieten kalteak berraztertu ditzan», Xabier Arregi alkatearen arabera.

Izan ere, Lurraldebus-ek eskaintzen duen 'Usurbil - Ospitaleak' linea guztiz desagertaraziko du Aldundiak. Bertan daude, besteak beste, Usurbilgo herriguneko eta Aginagako zein Txokoaldeko geltokiak. Horrez gain, 'Usurbil - Hernani' arteko linean Zubietako, eta, horrenbestez, Santueneko geltokiak ere desagertuko dira. Linea hori, esaterako, Zubietan zein Santuenen bizi diren gazteek erabiltzen dute Lasarteko institutura joateko. Hemendik aurrera Usurbilgo herrigunera hurbildu edo Lasartera beraien kabuz joan beharko dira, halabeharrez. Udal arduradunen iritziz, «murrizketa hauek adinekoen eta gazteenen artean izango dute eraginik handiena, hau da, babes gutxien daukaten gizarte sektoreen artean».

Egoera horri aurre egiteko, hainbat udalek urgentziazko bilera eskatu diote Aldundiari, eta, horrez gain, erabakia alegatuko dute. Usurbilgo udalak herritarren eskura jarriko du alegazioak egiteko aukera, eta, horretarako, urriaren 9a bitartean, hala nahi duenak udaletxean eskuragarri izango ditu alegazio-orriak.

Fotos

Vídeos