Udalak aho batez adierazpen instituzionala onartu du Kataluniarekin elkartasuna erakusteko

Elkarretaratzea. Herriko plazan udal taldeek deitutako bilkura egin zen eta amaitutakoan udaletxeko balkoian estelada jarri zuten. / AMAXKAR
Elkarretaratzea. Herriko plazan udal taldeek deitutako bilkura egin zen eta amaitutakoan udaletxeko balkoian estelada jarri zuten. / AMAXKAR

Herriko plazan elkarretaratzea egin zen eta udaletxeko balkoian estelada jarri dute

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Asteazken eguerdian herriko plazan Udalak deituta elkarretaratze bat egin zen Kataluniarekin elkartasuna adierazteko. Ekitaldiaren amaieran estelada jarri zuten udaletxeko balkoian.

Ekitaldiaren barne udaleko indar politikoek aho batez onartutako adierazpen instituzionala irakurri zen. 'Katalunia, atxilotze eta kartzelaratzeak' izenburupean, EH Bildu eta EAJ/PNVko udal taldeek sinatutako adierazpenean sei puntutan banatutako testu bateratua jakitera eman zen.

Herritarren Ekimenak Kataluniako herria bizitzen ari den egoera dela eta ekimen deialdiak egiten jarraitzen du. Egun hauetarako herritarrei balkoietan esteladak jartzeko deia egin dute.

Ekimen deialdia

Han hurrengo egunek ere garratzi handia izango dutenez, eta Getarian bizi diren Katalanek proposatuta, apirilaren 7an bi ekimen xume egingo dira herrian: Bata, kontzentrazioa 12:00etan plazan (bertan bizi den katalan batek hitz batzuk esango ditu ere) eta ondoren, 14:00etan bazkaria Kataluniako janari tipikoarekin (Calçotada, butifarra, ardoa...).

Janaria Katalan beraiek prestatuko dute. Kataluniatik ere, Getarian bizi diren katalanen hainbat lagun etorriko dira (janaria beraiek ekarriko dute). Bazkarirako Harritarten eman beharko da izena eta kopurua mugatua izango da, beraz interesatuan bizkor ibili.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos