Udal Elkarteak aldi baterako 11 lanpostu betetzeko deialdia egin du

Lan arriskuak. /  AMAXKAR
Lan arriskuak. / AMAXKAR

J.M. ZUBIAURRE GETARIA.

Urola Kostako Udal Elkarteak 11 pertsona kontratatuko ditu aldi baterako enplegua sustatzeko 2017ko planaren bidez. Mantentze-lanak egiteko 8 peoi eta 3 teknikari kontratatuko dira. Lehentasuna izango dute emakumeek, DBE/RGI jasotzen duten pertsonek eta 55 urtetik gorako pertsonek.

Enplegua sustatzeko deialdi honen xedea da laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzea aldi baterako lan-esperientziaren bidez, pertsona horien kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak eta motibazioa handitzeko.

Kontratuak 6 hilabetekoak eta lanaldi osokoak izango dira (luzapenik gabe) eta hasiko dira azaroa edota abenduan. Hauek dira eskaintzen diren 11 lanpostuak: mantentze-lanetako 8 peoi (lorezaintza, pintura eta igeltsaritza), teknikari bat, lan arriskuen prebentzioaren arlokoa, teknikari bat, enplegu hobi berriak identifikatzeko eta teknikari bat, enpresen arteko lankidetza bideratzeko euskarriak.

Eskabideak aurkezteko epe-muga: azaroaren 7a. Eskabideak aurkeztu behar dira Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

Fotos

Vídeos