Txeruren danborrada oso koloretsua

Txeruren danborrada. Karrozak itxi zuen danborrada seikote honekin bere barnean eta bitartean aurretik errepide nagusia zeharkatzeko prest denak. / ARGAZKIAK AMAXKAR
Txeruren danborrada. Karrozak itxi zuen danborrada seikote honekin bere barnean eta bitartean aurretik errepide nagusia zeharkatzeko prest denak. / ARGAZKIAK AMAXKAR

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Salbatore festak abuztuan izan arren beti izaten da euriaren kezka eta Gure Txeruren danborradak hori izaten du etsairik okerrena. Zorionez aurten giro ederrean burutu ahal izan da eta Balentziaga kaletik irten zenetik herri barrenera etorri bitartean, herriko haurrak festa giro bikaina jarri zuten Getariako Udal Bandaren laguntzarekin.

Karrozak ixten zuen danborrada baina aurretik inude, pilotari, arran-tzale eta baserritarrak zabaltzen zuten ibilbidea, Txeruko bandera eta ikurriñaren atzetik. Gero lau koloretan banatutako danbor joleak zetozen, berdeak, horiak, urdinak eta laranjak. Oso txukun jo zuten denak eta zoriondu behar ditugu partaideak eta hau dena posible egiten duten boluntarioak, Gure Txeru Elkartekoak. Alkateak esan bezala, «festak aurrera ateratzeko herritarren laguntza ezinbestekoa da», eta hor dago beti Txeru prest. Abisu bat ere zabaldu nahi dute lerro hauen bitartez, Salbatoreetako danborradan parte hartu zuten haurrek arropak hilaren 10ean, hau da, bihar ostegunean, 19:00etatik 20:00etara Txeruren lokalean itzuli behar dituztela jakin arazten zaie.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos