Txeruko dantzari eta pilotarientzat Atlantic Park-era egun pasa irailean

Atlantic Park. Jolas gune paregabea da Txerurekin bisitaldia egiteko./
Atlantic Park. Jolas gune paregabea da Txerurekin bisitaldia egiteko.

Irteera datorren irailak 1ean egingo da eta izena emateko epea zabalik dago abuztuak 28a bitartean

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Gure Txeruko dantzari eta pilotarientzat egun pasa antolatu da datorren irailak 1erako goizeko 9:00etan irten da. Atlantic Park ezagutzeko aukera izango dute bertan izena ematen dutenak, hamar euro ordainduta. Haurrek guraso edo arduradun batekin joan beharko dute irteerara eta izena emateko epea abuztuak 28an amaituko da.

Derrigorrezkoa da bertara joateko ondorengoak eramatea; NAN-a. Frantziara pasatzeko baimena: Getariako Bake Epaitegian, astelehen eta ostegunetan 9:00-14:00 artean, bi gurasoen sinadurarekin. Bestela Ertzaintzan, edozein egunetan bi gurasoek joan behar dute haurraren NAN-a edo pasaportea (baldin badauka),Familia Liburua, eta arduradunaren NAN-a eta telefono zenbakia. Haurra guraso batekin badoa, Familia Liburua eramatea nahikoa da. Europako Osasun Txartela (Tarjeta Sanitaria Europea): Zarauzko Gizarte Segurantzaren bulegoan (INSS, Araba Kalea 16), gurasoa arrantzalea bada, Getariako Itsas Etxen edo internet bidez.

Fotos

Vídeos