Txeruk Santo Tomas eguna aurreratuko du

Taloak. Bihar eguerdian prestatuko dituzte Txeruko kideak. /  AMAXKAR
Taloak. Bihar eguerdian prestatuko dituzte Txeruko kideak. / AMAXKAR

Bihar, larunbata, goizean talo eta txistorra eta arratsaldean gaztaina erreak prestatuko dituzte

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Santo Tomas eguna datorren ostegunean izango da baina aurretik Gure Txeru elkarteak festa giroa aurreratu egingo du. Bihar, larunbata, eguerdi eta arratsaldean Santo Tomas giroaz gozatzeko aukera izango dute getariar zein bisitariek. Herriko plazan eguerdian taloak prestatuko dituzte elkarteko kideek, txistor, txokolate, hirugihar eta gainontzeko osagaiekin dasta-tzeko. Festa giroa bultzatzeko asmoarekin, musika eta sagardo kupela ere egongo dira bertan. Arratsaldean, berriz toki berean, gaztaina erreak eskainiko dituzte.

Bestalde, Gure Txeru eta Olen-tzerorekin hilaren 24an kantuan ateratzeko, Gabonetako abestien entseguak egingo dira bihar eta 23an arratsaldeko 18:00etan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos