Trikitilariek alaitu zuten giroa Errezilen

Manex Torrealdai ikaslearen laguntza izan zuten taula gainean. /
Manex Torrealdai ikaslearen laguntza izan zuten taula gainean.

M.A. ERREZIL.

San Antonio jaien hasieraren ondoren, arratsaldean herriko trikitilari gazteek emanaldia eskaini zuten dantzalekuan. Manex Torrealdairen ikasleek ikasturtean ikasitako eta azken asteetan prestatutako abesti eta piezak eskaini zituzten. Ikusle ugari elkartu ziren dantzalekuan eskainitako jaialdira eta gustura txalotu zuten guztien lana.

Gaur arratsaldeko 16:30ean haur-jolasak izango dira, 19:00etan poteo herrikoia egingo da trikitilariekin eta 21:00etan herri afaria izango da frontoian. Gauerdian play-back emanaldia egingo da dantzalekuan eta ondoren Iratzar taldearekin erromeria.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos