Triatloiaren laugarren edizioan ere partaidetza handia izango da

Ilusioa. Partaideak gustura etortzen dira Getariara. / AMAXKAR
Ilusioa. Partaideak gustura etortzen dira Getariara. / AMAXKAR

Apirilaren 29an jokatuko den probarako 400 dortsalak amaituta daude

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Getaitri Triatloi Klubak pozik egoteko arrazoiak ditu. Aurten Getariako IV. Triatloia antolatu dute datorren apirilak 29rako eta izen ematea bizkor joan da. Dagoeneko beteta dute partaide kopurua eta horrek garbi erakusten ditu bi gauza: kirol honek osasun oso ona daukala kirolarien artean eta Getariako proba erakargarria dela askorentzat.

Antolaketa lanetan dabiltzan guztiak arro egoteko arrazoiak dituzte. Azken hiru urtetan lan ona egin eta horren emaitza nabarmentzen ari da. 400 triatleta bilduko ditu probak eta beti bezala triatloi azkarra izango da, hau da, 750 metro igerian egingo dituzte Malkorbe hondartzatik atera eta itzuliaz, jarraian 20 kilometro bizikleta gainean burutuko dituzte eta amaitzeko herriko kaleetan 5 kilometroko lasterraldia burutu beharko dute. Sariak gizonezko zein emakumezko mailetan berdinak izango dira. Triatloia goizeko 11:15ean hasiko da eta kadete mailatik gorako triatletak hartuko dute parte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos