Borrar
Getaitri. Klubeko partaide izatera gonbidatzen dute AMAXKAR
Triatloia egitera animatzen ditu herritarrak Getaitri Triatloi Klubak

Triatloia egitera animatzen ditu herritarrak Getaitri Triatloi Klubak

Kirol hau egin edo korrika saioak taldean egitera gonbidatzen dituzte getariarrak

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Viernes, 3 de noviembre 2017, 00:51

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

2017 denboraldiari begira, Getaitri Triatloi Klubetik herritarrak animatu nahi dituzte taldean sartzera. Batez ere, neskak animatu nahi dituzte, eta baita gazteak ere. Gazte askok Salbatore Biatloian parte hartzen dutela ikusita, Triatloia probatzera gonbidatu nahi dituzte.

Bestalde, inguruko herrietan bezala, Getarian ere korrika egiteko talde bat bultzatzea pentsatu dute. Bakarka jende asko aritzen da korrika, eta taldean irteteak dituen onurak ikusita, herrian bultzadatxo bat ematea gustatuko zitzaien.

Maila eta adin guztietako jendearentzat zabaltzen dute deialdia, bai emakume zein gizonezkoentzat. Mailaren arabera, batzuk azkarrago eta besteak mantsoago ibiliko dira, edo ibilbide motzago edo luzeago egingo dute, beti bakoitzaren mailaren arabera.

Behin taldetxoa sortuta, taldekideek erabakiko dute astean zenbatetan elkartu, ze ordutegi,... Helburua, inongo konpromiso eta loturarik gabe taldean, giro onean, kirola egitea da.Interesatuak, bai Triatloi taldean sartzeko, eta bai taldean korrika egiteko, jarri harremanetan Getaitri Triatloi Klubeko partaideren batekin, edo idatzi getaitri@ gmail.com helbidera.

Bihar urteko batzarra

Bihar, larunbata, azaroak 4, goizeko 11:30ean hasita, Getaitri Triatloi Klubak urteko Batzar Orokorra ospatuko du, Alondigan.

Bertan, 2017 urteko denboraldiaren balantzea egin, eta 2018rako erronken berri emango da. Behin batzarra amaituta, ohiturari jarraituz, taldekideek bazkari batekin borobilduko dute eguna.

Getaitrik, triatloia probatu nahi duten getariarrak animatzen ditu larunbateko batzarrera, eta bertan emango zaie taldearen inguruko informazioa. Urtez urte fitxa kopurua hazten doa, eta hurrengo denboraldirako 40 taldekidetik gora izatea aurreikusten dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios