Tomatearen zainketa tailerra Iraetako baratzetan

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Tomatearen zainketa lanei buruzko tailerra antolatu du Udalak, Iraetako baratzetan. Tomateen landaketa, tratamendu ezberdinak, ureztatzea... landuko dira. Ostiralean izango da, 17:00etatik 19:30etara, dohainik, eta tomate landare ezberdinak oparituko dituzte amaieran

Zestoako Gure Esku Dago

Ekainaren 10ean egingo den giza katerako lana banatzeko bilera deitu du Zestoako Gure Esku Dagok. Bilera hau gaur, 18:00etan izango da, Kultur Etxe aurrean.

Zuzenketa

Atzoko idatziaren izenburuan Zestoako Mendi martxa ekainaren 27an izango zela jartzen bazuen ere, hau ekainaren 17an izango dela jakinarazi nahi da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos