Toallatxoak komunetik behera ez botatzeko deia

Toallita bustiak arazo handiak sortzen dituzte saneamendu sarean./
Toallita bustiak arazo handiak sortzen dituzte saneamendu sarean.

Udalaren deia saneamenduko sarean zazpi busti horiek arazoak sortzen dituztelako

DV ORIO.

Azkenaldian, gero eta gehiago gertatzen dira arazoak saneamenduko sarean, jendeak komunera botatzen dituen zapi busti edo toallatxoak direla-eta. Zapi busti horiek, besteak beste, haurrei ipurdia garbitzeko erabiltzen direnak, ezin dira komunetik behera bota, ez direlako desegiten eta elkarrekin trabatu eta atasko handiak sortzen dituztelako.

Azken urteotan asko ugaritu da zapi busti horien kontsumoa eta jende askok komunetik behera botatzen ditu, erabili eta gero. Askotan paketetan zapiak 'biodegradableak' direla jartzen du; baina horrek ez du esan nahi komunera bota daitezkeenik, denbora asko behar dutelako degradatzeko eta, bitartean, arazo handia sortzen dutelako.

Orioko ur zikin guztiak ponpatu egiten ditu Udalak, gero Zarauzko araztegira bidaltzeko eta zapi busti edo 'toallita' horiek kalte handia eragiten diote ponpari.

Hori dela-eta, Udalak erabaki du dei berezia egitea herriko biztanle guztiei, horrelako zapiak ez botatzeko inoiz komuneko zulora, baizik-eta errefuxara. Udalak dei egiten die herritarrei, toallitak komunetik behera ez botatzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos