Telmo Deun hirugarren jarri da sailkapenean

ZUMAIA.

Lan ederra egin zuten Telmo Deuneko arraunlariek larunbatean Orion. Hirugarren egin zuten bertako erlojupekoan (20:06.68), KAE 1 ligako zazpigarren estropadan, Santurtzi eta Donostiarraren atzetik. Sailkapen nagusian hirugarren lekura egin dute jauzia, gainera, Donostiarra eta Santurtziren atzetik.

Bestalde, Zumaiako beteranoak azkarrenak izan ziren (13:52.26) igandean herrian bertan jokatutako estropadan. Hala ere, traineruaren batez besteko adinaren arabera denborak egokitu zirenez, Getxok irabazi zuen bandera. Beraz, bigarren postua zumaiarrentzat izan zen; Pontejos hirugarren egin zuen.

Fotos

Vídeos