Telmo Deun, gaur Donostian eta bihar Allozko urtegian, KAE 1 ligan

ZUMAIA.

Bi estropada izango dituzte Telmo Deuneko arraunlariek asteburuan KAE 1 ligan. Gaur, Donostian, 17:00etatik aurrera, bosgarren jardunaldia izango dute, eta Zumaiako taldea azkeneko txandan ariko dira, Donostiarra, Santurtzi eta Isuntzarekin batera. Laugarren dago sailkapenean Telmo Deun. Bihar, Nafarroan ariko dira, Allozko urtegian, seigarren jardunaldian. Sailkapen nagusiaren arabera osatuko dituzte txandak. 12:00etan hasiko da estropada. Bestalde, beteranoek ABE ligako estropada izango dute gaur, Plentzian, 16:30ean. Bigarren dira sailkapenean.

Fotos

Vídeos