Taloak egiten ikasteko tailerra gaur goizean Iturraranen

Taloen ikastaroa gaur Aian./
Taloen ikastaroa gaur Aian.

DV AIA.

Taloak egiten ikasteko tailerra antolatu da gaur goizerako Iturraran parketxean. Tailerra goizeko 11:00etan hasiko da eta eguerdiko 13:30ak arte luzatuko da.

Beraz, beste planik ez duenak, inguruko bazterrak bisitatu eta goiz pasa ederra, taloak egiten ikasteko aukerarekin.

Izen-emateak sei euroko kostua izango du helduentzat, eta bost eurokoa bi urtetik hamabi urtera bitarteko haur eta gaztetxoentzat.

Izenak emateko, 943 835 389 telefono zenbakian deitu behar da edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos