BTT tailerra gaztetxoentzat Agiro Mendi Klubaren eskutik

10 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat izango da eta larunbat hontean eskainiko da

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Eguraldi txarra medio, pasa den larunbatean bertan behera gelditu zen Agiro Mendi Klubak gaztetxoentzat antolatu zuen BTT tailerra. Larunbat honetan ordea, eguraldi ona iragarrita dagoela aprobetxatuz, BTT tailerra eta irteeratxo bat egingo dute parte hartu nahi duten 10 eta 12 urte bitarteko gazteek.

Interesa dutenek arratsaldeko 16:30ean elkartuko dira herriko plaza nagusian, bakoitza bere kaskoarekin. Pare bat orduko saioa izango da guztira, eta batik bat mendiko bizikletan behar den bezala ibiltzeko trebezia eta segurtasun inguruko hainbat teknika irakatsiko zaie bertaratzen diren gazteei. Teknikak ikasi ostean hauek praktikan jartzeko ibilbide bat egingo dute, eta amaieran bizikleta behar den bezala nola utzi behar den -garbituta, egoki, abar- irakatsiko zaie. Informazio gehiagorako deitu 665 756 952 (Mikel) telefonora.

Bilbora joateko autobusa

Datorren larunbatean, maiatzaren 19an, Sortuk 'Baietza sortzen' ekitaldi politikoa antolatu du Bilboko Miribillan. Arratsaldeko 17:30ean izango da hau. Ekitaldira joateko autobusa antolatu dute. Arratsaldeko 16:00etan irtengo da Gurutzetik eta jada izena eman daiteke Txoko, Koioten eta Jubilatuen tabernetan.

Tailerra

Tomatearen zainketa lanei buruzko tailerra antolatu du Udalak, Iraetako baratzetan.Gaur izango da, 17:00etatik 19:30etara, dohainik, eta tomate landare ezberdinak oparituko dituzte amaieran.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos