S/Zoroperi egun borobila, herritarren jai giroak lagunduta aurtengoan ere
Beste behin S/Zoroperi egunean jai giro bikaina izan zen, herritarren jai gose aparta tarteko. Gauza on asko ikusi ziren beste behin egun honetan; esate baterako, urtero legez barazki eta bestelako postuetako kideen prestasuna plaza goiz goizetik dotore eta prest egon zedin, herritarren jai giroa, trikiti eta txistulari taldeen lan isila, jende ugari baserritar jantzi dotoreez apainduta, Zestoako txarangaren ezusteko agerraldia 'Vamos al frontón' doinuarekin ehunka lagun dantzan jarriaz, Egaña eta Maia bertsolariak tabernaz taberna eta hauek izan zuten jarraipen itzela zaleen aldetik, taloak jateko amai gabeko ilarak, abar eta abar.
Dena ordea ez zen jai giroa izan eta egun hainbat emakumeek bizi duten biolentzia mota guziak gaitzesteko izan zen parada, Zestako Txoko Feministak deitutako elkarretaratzearen bidez.
Azkenik, egun honetan baserri munduko produktuen inguruko hainbat lehiaketa izaten dira, eta hauek izan ziren garaileak: XXVIII. Barazki eta Fruita Lehiaketa, lehenengo saria barazkietan: Karmen Etxeberria Irusta (Etxagueazpikoa. Bergara).
Lehenengo saria fruitetan eta Errezil sagar: Jose Antonio Elosegi (Oñatibitxiki baserria, Gabiria).
XX. Urolako Ezti Lehiaketa. 1.go saria: Bitor Larrañaga (Azkoitia), 2., Manuel Odriozola (Zestoa) eta 3. Patxi Zubimendi (Lasao).
XIX. Gazta Lehiaketa. 1.go saria Sarrondo baserria (Arroa), 2., Arbe baserria (Altzolarats) eta 3. Sanbizente baserria (Etorra, Zestoa).
XIX. Sagardo Lehiaketa;1.go saria Ibarrola baserria (Arroa), 2., Azketa baserria (Arroa) eta 3. Azketa errota baserria (Arroa).
Lo + leído
Top 50
- 1
Las esquemáticas recetas de un ingeniero donostiarra que arrasan en la red
- 2
El dueño del bar y la camarera dicen ahora que no vieron las agresiones de Alsasua
- 3
Espectacular vuelco de un camión al chocar con una furgoneta en la AP-1 en Eskoriatza
- 4
Un hombre de 48 años mata a sus padres octogenarios y después se suicida en Olite
- 5
El Instituto Vasco de Fertilidad consigue el primer embarazo en Gipuzkoa libre del síndrome Men2A