Surf Elkartearen festa gaur surf inklusiboarekin hasita

Surf saio inklusiboarekin zabalduko da eguneko egitaraua./
Surf saio inklusiboarekin zabalduko da eguneko egitaraua.

Hamaiketakoa, bazkaria, boleibol txapelketa eta gauean musikarekin osatuko da egitaraua

DV ORIO.

Orioko Surf Taldeak urteroko festa antolatu du gaur, larunbaterako. Goizeko bederatzietan surf saio inklusiboa egingo da, Berdin-Berdinak kirol elkartearekin batera. Nahi duten guztiek aukera izango dute surf egiteko Orioko hondartzan, bertako eta inguruko herrietako surfistek lagunduta. Surf saioaren ondoren, hamaiketakoa egingo dute parte-hartzaileek.

Bazkalondoan, arratsaldeko 17:00etan hasita, boleibol txapelketa izango da hondartzan eta, bukatutakoan, parrillada egingo dute festara hurbildutakoek. Gauean, berriz, musika izango da: reggae kon-tzertua 22:30ean hasita eta bi DJ, 00:30etik aurrera: DJ Illarras eta DJ Mike Machine.

Jakinarazi, surf inklusiboan, boleibol txapelketan eta parrilladan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dutela aldez aurretik surf taldearen lokalean.

Fotos

Vídeos