'Star Trek. Más allá' filma bihar gauean Antilla hondartzan

Abenturazko film entretenigarria da gaur gauean eskainiko dena.
Abenturazko film entretenigarria da gaur gauean eskainiko dena.

Uda honetako azken filma izango da, gaueko 22:15ean hasita, doako sarrerarekin

DV ORIO.

Bihar, larunbata, abuztuak 26, zine emanaldia izango da hondartzan, gaueko 22:15ean hasita, udako kultur programazioaren barruan. 'Star Trek. Más allá' filma proiektatuko da, gaztelaniaz. Udalak lau film programatu ditu aurtengo udan eta biharkoa azkena izango da.

Ateri badago, hondartzan izango da emanaldia. Euria ari badu, edo euri-arriskua, ikastolako pergolan emango da. Aurrekoetan bezala, doako sarrerarekin.

'Star Trek. Más allá' filma Star Trek sortako azkena da. 2016an estreinatu zen zientzia-fikzioko filma hau eta oso ondo hartu zuten Star Trek unibertsoaren zaleek. Abenturazko film entretenigarria da, efektu berezi ederrekin hornitua. Bi orduko iraupena du.

Fotos

Vídeos