Solasaldi Musikatua bihar Gaztelekuan

GETARIA.

Bihar Gaztelekuan 19:00etan solasaldi musikatua egingo da. Gaztea izanda, musikaria izatea dibertigarria izan daitekeela erakutsi nahian antolatu da saio hau Gaztelekuko arduradunekin elkarlanean. Horretarako hitzaldi musikatuaren formatua erabiliko dute eta gazteen artean erreferente diren bi musikariren laguntza izango da, Zuriñe Hidalgo (Hesian) eta Pello Reparaz (Vendetta). Solasaldia Getariar kazetaria den Maitane Subijanak dinamizatuko du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos