Bi solasaldi datorren astean Eskubide Sozialen Kartak prestatutako jardunaldien barne

Marcos Roitman. Complutenseko irakaslearen hitzaldia. /  AMAXKAR
Marcos Roitman. Complutenseko irakaslearen hitzaldia. / AMAXKAR

Asteazken eta ostegunean Ulpiano Etxean Josefina Luzuriaga eta Iñaki Gil egongo dira 19:00etatik aurrera

DV GETARIA.

Getariako Eskubide Sozialen Kartak jardunaldi batzuk antolatu ditu urria eta azaroan zehar. '1917ko Errusiako iraultza' izenburupean sei solasaldi prestatu dituzte eta dagoeneko bi osatu.

Datorren astean beste bi hitzaldi izango dira Ulpiano Etxean arratsaldeko 19:00etan hasita.

Azaroak 8an, asteazkenean, Josefina L. Martinez etorriko da Getariara eta bere solasaldiaren gaia 'Las mujeres y la Revolución Rusa: revolucionar el mundo, trasformar la vida' izango da. Ostegunean, hilaren 9an, Iñaki Gil de San Vicente etorriko da 'La Revolución Bolchevique y la liberación de las naciones oprimidas' gaiaz hitz egiteko.

Josefina Luzuriaga Martinez Madrildarra da, Historialaria eta Kazetaria. Hainbat aldizkarietan kolaboratzen du (rebelión...). Bere lanen artean besteak beste, Kate Evans-en 'La Rosa Roja' (Rosa Luxemburgoren biografia) itzuli du beste batekin batera eta 'Cien años de historia obrera en Argentina' liburuaren egileetako bat da.

Iñaki Gil de San Vicente donostiarra da, euskal irakasle eta pentsalari marxista. Egin, Gara eta beste hainbat hedabideetan artikulu ugari idatzi ditu. Azken bi saioak Xabier Arrizabalo izango dute protagonista, hilaren 24 eta 25ean.

Fotos

Vídeos