Sinadurak bilduta, herri galdeketa egingo dute Beizaman, azaroaren 5ean

Sinadura bilketa festa giroan ospatu zuten. /  BET
Sinadura bilketa festa giroan ospatu zuten. / BET

E.A. BEIZAMA.

Independentziaren inguruko herri galdeketa egingo dute azaroaren 5ean, Beizaman. Beizamak erabaki taldeko kideek azken hilabetean sinadura biltzen aritu ostean, ziurtagiria aurkeztu zieten igandean herriko udal ordezkariei. Guztira, 58 lagunek egin dute herri galdeketarekin bat; erroldaren %50 inguruk, hain zuzen ere. 160 biztanle ditu erroldatuta Beizamak eta bozka emateko aukera 16 urtetik gorakoek izan dute.

Lehen urratsa eman ostean, galdeketa prestatzeari ekingo diote datozen egunetan. Estreinako ekitaldi hau ere festa giroan ospatu zuten beizamarrek eta argazkia atera ostean, hamaiketakoarekin amaitu zuten ekitaldia.

Irailaren hasieran egin zuen aurkezpena Beizamak erabaki taldeak. Herritar talde bat bildu zen «Euskal Herriko beste herrietan eman diren erabakitzeko eskubideari buruzko prozesu partehartzaileak Beizaman» gauzatzeko asmoarekin eta data ere ipini zioten galdeketari: azaroaren 5a. Galdeketa gauzatzeko ekimen hori «irekia eta anitza» izatea nahi dutela ere adierazi zuten, «herritar gehienon iri-tzien islada izatea, denon parte-hartzean oinarrituta».

Aurrera begira, herritarrak animatu nahi dituzte azaroaren 5ean «botoa ematera».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos