Sexu eta genero aniztasunaren inguruko tailerra egingo da gaur

Inda Mendi Zahar etxeko egongelan izango da arratsaldeko 17:30etik 19:30era

DV AIZARNAZABAL.

Gaur arratsaldeko 17:30-19:30etara Inda Mendi Zahar etxeko egongelan sexu eta genero aniztasunaren inguruko bigarren tailerra eskeiniko da. Tailerra Gehitu-ren eskutik zuzenduko da (Euskal Herriko gay, lesbina, bis, transexual... elkartea). Tailerraren helburuak sexu eta genero aniztasunaren arloan gurasoak hezitzea eta integrazioa sustatzeko tresnak ematea da.

Meza orduaren aldaketa

Aizarnazabaleko igandeko meza ordua goizeko 9:45ean izango da, eta ez ohikoa den 12:30ean. Arrazoia, bailara honetako apaizak eguerdi partean Zumaian izango direlako da. Goizeko 11:00etan eskeiniko da meza Zumaiako Parrokian, Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko mojak Gasteiza baitoaz Zumaian ia mende eta erdi egon ondoren.

Errege kabalgata

Kabalgata taldea osatzen duten udal, Guraso Elkarte eta bolondresak jakinarazi nahi dute Errege kabalgatan umeek erregaliak jaso nahi izanez gero, izenemate epea zabalik dagoela hilaren 23a arte, datorren osteguna. Izenematea liburutegian edo Guraso Elkarteko kideren bati eman behar zaio, umearen izen abizenak eta adina adieraziz. Guraso aizarnazabaldarrak izanik eta umeak kanpoan bizi direlarik ere, erregaliak jasotzeko aukera izango dute, horretarako izenematea egin behar dutelarik. Epez kanpo ez dela salbuespenik egingo ohartarazten dute antola-tzaileek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos