Sellaren jaitsierara irteera antolatu du Agiro Mendi klubak

Pala eta frontoi zaharra eskutik joan dira urteetan zehar. / K.A.
Pala eta frontoi zaharra eskutik joan dira urteetan zehar. / K.A.

Ostiraletik igandera izango da, gaztetxo eta helduen gozamenerako

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Agiro Mendi Klubak antolatuta, hilaren 14tik 16ra, Sellaren jaitsiera irteera (Asturias) izango da, parte hartu nahi duten guztientzat. Egitaraua honako hau izango da: hilaren 15ean Sellaren jaitsiera (Arriondas-Ribadesella) eta 16an mendi buelta edo tirolina (Arriondasen) izango dira. Prezioa: kanpinean bi gau Sellan, garraioa, bi gosari, afari bat, kanoa alokatzea garraioarekin eta bazkariarekin... bazkideak 55 euro eta gainontzekoak 60 izango da. Norberak eraman beharrekoak: lo zakua, esterila, ostiraleko afaria eta bainujantzia izango dira. Irteera hau familia giroan egiteko aproposa dugu, kanpiñetan lo eginez, abar...

Irteera ostiral arratsaldean egingo dute, Gurutzetik (kotxetan) . Izen ematea kiroldegian egin behar da (943147942), osteguna izango delarik hau egiteko azken eguna.

Pala txapelketa finalak

Frontoi zaharrean lau koadro barruan lehiatzen ari den pala txapelketa azken txanpan dugu jada, izan ere gaur finalaurrekoak izango ditugu, eta ostiralean finalak. Gaurko kanporaketak 19:15ean hasiko dira. Lehenengo finalaurrekoan Xabala eta Jokin arituko dira eta segidan, Kixkurra eta Akuxi.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos