Borrar
Seigarren. Ontziak gehiago nahi zuen baina ez zen posible izan.
Seigarren tokian amaitu zuten Gorkaren mutilek Hondarribian

Seigarren tokian amaitu zuten Gorkaren mutilek Hondarribian

Aurrera pauso bat emateko aukera izan arren gauzak ez ziren nahi bezala atera

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Martes, 15 de agosto 2017, 00:56

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Igandean Arrantzaleen Kofradiako bandera jarri zen jokoan Hondarribian eta Esperantzako mutilak lehen txandara hurbiltzeko pauso bat gehiago emateko asmoarekin joan ziren baina gauzak ez ziren nahi bezala atera. Bigarren txandan lehiatu zuten Gorka Etxeberriaren arraunlariak eta Deustuko traineruarekin borrokan hiru luzetan ibili ondoren ezin izan zituzten bilbotarrak menderatu eta gainera zarauztarrak aurrea hartu zieten bi ontziei.

Azken txandan Zumaiarrak ere ez zuten oso lan ona egin baina bi segundoko alde txikiagoarekin aurretik geratu ziren eta horrek azken sailkapenean seigarren tokira bidali zuen getariarren trainerua. Sailkapen orokorrean bosgarren daude getariarrak eta bi estropada besterik ez dira geratzen KAE-1 Liga amai-tzeko. Hurrengo saioa etxetik hurbil. Datorren larunbatean Zarau-tzen ospatuko da eguerdian eta zaleen babesa nabaritu beharko lukete gure arraunlariak, euren lagun-tzarekin emaitza on bat lortuz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios