Sara Iparragirre, 8. Munduko Saskibaloi txapelketan

Sara Iparragirre Udinen (Italia).

DVORIO.

Sara Iparragirrek (Orio, 1998), amaitu du bere ibilbidea Italian ospatu den saskibaloiko munduko txapelketan. Espainiako 19 urtez azpiko selekzioak zortzigarren sailkatu da, azken partidua Chinaren aurka galdu ostean. Hemendik aurrera, Udinetik etxera itzuli eta egun batzutako atsedenaldia disfrutatu eta gero, denboraldi berriari begira jarri beharko da. Sarak, Donostiako IDK taldean jarraitzen du, kontratua beste denboraldi baterako sinatuta baitadauka Espainiako Ligako lehen mailan. Bere taldekide den Maria Eraunzetamurgil ere Espainiako selekzioarekin ibili da.

Sarak eskolta modura jokatzen du. Bere debuta lehen mailan 2014-15 denboraldian egin zuen eta dagoeneko 35 partidu jokatu ditu Azu Muguruzak zuzentzen duen taldean, horietako 20 azken denboraldi honetan. Aurten oso denboraldi ona egin dute, seigarren amaituz. Selekzioarekin, joan den udan Europako azpi-txapeldun izan zen oriotarra 18 urtez azpiko mailan. Aurtengoa bere lehen urtea izan da senior bezala, izan ere aurreko bi urteetan oraindik juniorra zela jokatzen zuen handiekin. Udineko munduko txapelketan agian zertxobait gehiago egiteko esperantza zuten, baina, azkenean zortzigarren postuarekin konformatu behar.

Fotos

Vídeos