Sara Iparragirre Munduko saskibaloi txapelketarako deitua izan da

DV ORIO.

Sara Iparragirre Alustiza, oriotarra, 19 urte azpiko munduko saskibaloi txapelketan izango da. Seniorreko bere lehen urtean, IDK taldearekin Espainiako aurreneko ligan 6 postu historikoa lortu dute, eta orain udarako albistea pozgarria etorri zaio oriotar gazteari, Espainiako selekzioak deitu dio, eta bere adineko jokalari honenekin batera Italiako txapelketan izango da. Aurretik asteburu honetan Barakaldon Euskadi absolutu eta Errusiaren aurka amistosoak dituzte; ondoren Italiara bidaiatuko dute EEUU eta Italiaren aurka jokatzeko eta jarraian, uztailak 22an, Puerto Rico-ren aurka hasiko dute munduko txapelketa, beste ondorengo aurkariak Errusia eta Egipto izanik.

Fotos

Vídeos