Santixabel jaien balorazio bilera bihar, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean

J. A. USURBIL.

Santixabel jaiak joan ziren, baina oraindik ere bada zereginik. Urte batzuk badira aste batzuetara jaien balorazioa egiten hasi zirenetik eta aurten ere Jai Batzordea festak nola joan diren aztertzeko asmotan da. Bihar arratsaldeko 18:00etan, Santixabeletako balorazioa egiteko bilera egingo da Potxoenean. Duela astebete amaitu ziren jaiak berriz ere gogora ekarriko dira astearteko bileran. Hilabete batzuk pasa dira Jai Batzordea festak antolatzen hasi zenetik eta aurtengoak eman duen guztia aztertzeko parada izango da datozen urteko jaiei begira. Lau egunetan izan diren ekintzen balorazioa egin, datorren urterako hobetu beharreko gauzak gogoan hartu... Herritarrak gonbidatuta daude bilera honetara.

Fotos

Vídeos