Santio-Santana jaietan murgildurik, Arroa auzoan

Hauek bikain aritu ziren.

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Igandean hasera eman zioten Arroako jaiei, suziria bota eta estreinakoz , «Igarategi igoera» bizikleta proba gogorra lehiatuz, eta beste hamaika jai ekitaldi tarteko kale giro apartarekin. Horrela, Arroabeko batukadakoak bertan aritu ziren, koadrila arteko jolasak izan genituen, apar festa, edo eta gauean Kupela taldea ere bai. Atzo aldiz herri afaria, herri kirolak, erromeria eta antzeko ekitaldiak izan zituzten. Eta gaur, Santio eguna, Patata tortilla eta sagardo lehiaketak, pilota partidak, parapente txapelketa, herri kirolak edo eta gaueko erromeria aipatu beharko. Herri txikia izan arren hauek badakite jai giroa nola piztu; bertaratu eta dastatu jai ezberdinen zaporea.

Fotos

Vídeos