Santainesak, herri kirolez blai izan ziren Zestoan

Lehia bikaina suertatu zen, eta azkenean Peñagarikano txapeldun. /
Lehia bikaina suertatu zen, eta azkenean Peñagarikano txapeldun.

Iraetako pilota txapelketan, Uria eta Etxeberria nagusitu ziren Kixkurra eta Aitzoli

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Larunbat eguerdian txupinazoa bota ostean hasi ziren Santaines jaiak Iraeta auzoan. Aurten ere bi asteburuetan ospatuko dituzte jaiak, eta lehenengo atal honetan herri kirolak izan dira protagonista. Horrela, larunbatean umeentzako zenbait ekitaldi izan baziren -zuhaitz landaketa, puzgarriak, txokolatada, tren txikiak, abar- igandean pilota, aizkora eta harri-jaso-tze txapelketak izan zen ikusgai.

Eguneko lehenengo atalean Iraetako pilota txapelketaren finalak lehiatu ziren, eta bertan txapeldun suertatu ziren Iñigo Uria 'Arritte' eta Ander Etxeberria bikotea, 22 eta 19 gailendu ostean Kixkurra eta Ai-tzoli. Aurrez 3. eta 4. postuak lehiatu ziren eta bertan Muno-Sathya bikoteak irabazi zuen, baita ere 22 eta 19, Miranda-Jantxi bikotearen aurka.

Arratsaldean aldiz Urrezko aizkora eta Iraetako 'Errota' harriarekin lehiak bizi izan genituen bertako frontoian; Binakako Aizkolari Txapelketan, urrezko mailan, Aitzol Atutxa eta Julen Alberdi nagusitu ziren Eneko Otaño eta Juan Jose Azpilikuetaren aurkako lehian.

Errota harri biribilarekin (107 kilokoa) gauzatu zen harri-jasotze txapelketan berriz, 3 minututako txandan, Peñagarikanok izan zen garaile, 28 altxaldirekin; segidan, Telleriak eta Urruzuno izan ziren, 27 altxaldirekin. Beste behin jende asko eta emozio ugari izan genituen ikuskizun honetan.

Gogorazi hurrengo asteburuan izango duela segida festak Iraetan, besteak beste mus txapelketa, auzotarren arteko futbola, herri afaria eta dantzaldiak tarteko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos