Santa Zezili egunez musika izan zen atzo protagonista nagusia

Zumarte Musika Eskolako trikitixa eta txarangako ikasleak. Kalejiran zehar abesti batzuk ere dantzatu zituzten. / ARGAZKIAK J.A.
Zumarte Musika Eskolako trikitixa eta txarangako ikasleak. Kalejiran zehar abesti batzuk ere dantzatu zituzten. / ARGAZKIAK J.A.

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Musikak hartu zituen atzo arratsaldean herriko kaleak. Izan ere, Zumarte Musika Eskolak hilaren 22an izaten den Santa Zezili eguna ospatu zuen atzo eta ikasle eta irakasleek musika kalera atera zuten beste urte batez.

Aurreko egunetako hotzik gabe, baina haize dexentearekin kalejira egin zuten lehendabizi. Zumarte aurretik abiatuta herriko kaleetan zehar ibili ziren Zumarte musika eskolako Musika Txokoa 3-4, Musika Mintzaira 1-2 eta Kantu Kantariko ikasleak abestiak dantzatu zituzten guztien artean leku desberdinetan geldiuneak eginda.

Hala ere, ez ziren hor amaitu atzoko ospakizunak. Kalejiraren ostean emanaldi polita eskaini zuten Zumarteko talde desberdinek Sutegi eraikineko auditorioan. Urtea amaitu baino lehen, instrumentu desberdinetan trabatzen ari direla ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Trikitixa eta pandero taldea, piano bikotea, biolin bikote eta bakarlaria, gitarra bikotea, Zumarte gazte abesbatza, Ganbarakada eta Zangotz akordeoi taldeak izan ziren oholtza gainean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos