Santa Zezili eguneko ospakizunak izango dira gaur Zumarteren eskutik

Euskal Herria Cantat Tkiki jaialdian izango da Zumarte abesbatza. /
Euskal Herria Cantat Tkiki jaialdian izango da Zumarte abesbatza.

Zumarte Abesbatza Azkainen (Lapurdi) antolatu den Euskal Herria Cantat Ttiki jaialdian arituko da larunbatean, hilak 25

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Zumarte Musikak Santa Zezili eguneko ospakizunak burutuko ditu gaur. Ikasleek eta irakasleek musika kalera aterako dute, 'Musikalean' ekimenaren barruan eta aurtengoan Santa Zezili egunean bertan gauzatuko dute ospakizuna.

Ekimen hau Euskal Herriko Musika Eskolen elkartetik antolatutako kalejira da, Santa Zezili (musikarien zaindaria) eguna ospa-tzeko, eta bertan Euskal Herria osoko Musika Eskoletako talde desberdinak, ordu berean, kalejiran aterako dira herri desberdinetan zehar.

Gaurko ekitaldiak

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteari esker martxan jarri zen 'Musikalean' eta herri edo hiri bakoitzeko kaleetan ekintza musikalak egitean datza. Era honetara, musika kalera atera eta festa giroa herrietan zabaltzeko asmoa dute.

Gaur arratsaldeko 18:00etan eta Euskal Herriko beste hainbat musika eskolekin batera hasiko da kalejira. Trikitixa-pandero taldea eta Txarangako musikarekin batera, Musika Txokoa 3-4, Musika Min-tzaira 1-2 eta Kantu Kantariko ikasleak dantza egiten parte hartuko dute.

Ondoren, musika kalean izatetik aretora pasako da, Sutegi eraikineko auditoriora hain zuzen ere. Bertan musika eskolako talde desberdinen emanaldiekin gozatzeko aukera izango da 19:00etatik aurrera. Trikitixa eta pandero taldea, piano bikotea, biolin bikote eta bakarlaria, gitarra bikotea, Zumarte gazte abesbatza, Ganbarakada eta Zangotz akordeoi taldeak parte hartuko dute. Azken ekitaldi honetarako sarrera mugatua izango da.

Bestalde, Zumarte Abesbatzak azaroak 25ean Azkainen (Lapurdi) ospatuko den Euskal Herria Cantat Ttiki jaialdian parte hartuko du.

Jaialdi hau Euskal Herriko Abesbatzen Federazioak antolatzen du eta bertara Euskal Herriko abesba-tzen federazio bakoitzeko ordezkari bat joango da (Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Iparraldetik), aurten Gipuzkoako ordezkari Zumarte Abesbatza izango da.

Goizean Kantu Tailerra izango da Imanol Elizasu Lasaren zuzendaritzapean. Zenbait abesti landuko dituzte bertan eta egunean zehar ikasitako guztiaren emaitza, arratsaldeko 17:00etan eskainiko den kontzertuan ikusiko da. Kon-tzertu honetan, gonbidatutako abesbatza bakoitzak bere errepertorioaren abesti batzuk interpretatuko ditu eta ondoren herrialde guztietako abesbatzak bat eginez zenbait abesti eskainiko dituzte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos