Santa eskean aterako dira gaur Herri Ikastolako ikasle, guraso eta irakasleak

Santa Ageda bezpera izanik, Santa eskean aterako dira gaurkoan ere. /  DV
Santa Ageda bezpera izanik, Santa eskean aterako dira gaurkoan ere. / DV

Hitzordua arratsaldeko 17:45ean da Ikastola aurreko plazan

DV ORIO.

Urtero bezala, gaur Santa Ageda bezperan izanik, Ikastolako ikasle, guraso eta irakasleak kalez kale aterako dira santaeskean kantari. «Euskal tradizioko egun garran-tzitsu honi jarraipena eman eta gure kulturaren transmisioa egiteko, bertan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu herritar guztioi, denok elkarrekin Santa Ageda bezperako koplak abestu ditzagun», gonbitea luzatu dute.

Animatzen direnentzat, hitzordua arratsaldeko 17:45ak izango da, ikastola aurreko plazan. Euskal tradizioan ohikoak diren jantziez apainduta joatea eskatzen da.

Hori bai, eguraldi txarra egiten badu, pergolan eta ondoren herriko plazan abestuko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos