Santa Ageda bezpera ospatuz igande honetan koplak non-nahi

Koplak entzun ahal izango ditugu herriko baserri eta kaleetan. /  K.A.
Koplak entzun ahal izango ditugu herriko baserri eta kaleetan. / K.A.

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Aurten Santa Ageda bezpera igandea izanik, Santaeskeko taldea hor arituko da kopletan herriko bailara eta kaleetan zehar. Urtero legez, Gurutzean elkartuko dira, goizeko 9etan, eta aurten goiz eguerdi partean bakarrik arituko direnez, bi taldetan banatuko dira, bakoitza bi bertsolariz lagunduta. Aurtengoan Santaeskean arituko diren lau bertsolariak honakoak izango dira: Millan Telleria, Danel Olano, Aitor Salegi eta Gorka Olaizola. Horrela, eguna hasteko, batzuk Etorra bailarara abiatuko dira eta besteak Sastarrain aldera. Lan hauek amaitu ostean, talde batek egoitzak bisitatu eta herriko kaleetan ibiliko da, aldi berean beste taldea Akua aldean dabilen bitartean. Eta eguneko lanak amaitzeko, arratsaldeko 13:30ak aldera bi taldeak plazan elkartuko dira, eguneko azken koplak tabernetan botatzeko asmoz. Eguna ondo bukatzeko, parte hartzaileak elkar arteko bazkaria egingo dute. Santa-eskean jasotzen duten dirua odol emaileentzat izango da.

Futbola

Azken jardunaldian 1 eta 4 galdu zuen etxean Zestoako futbol talde nagusiak Tolosa talde indartsuaren aurka, eta aste honetan, igandean, Aloña Mendi liderraren aurka jokatuko du, honen etxean, 16:30ean. Bestalde, jubenil mailan, kontrakoa gertatuko da, Aloña Mendi taldeak Iraetan jokatuko baitu larunbatean, 16:00etan. Kadete mutilek 12:00etan jokatuko dute, Aretxabaletaren aurka eta infantil mutilek, 10:15ean, Zumaiarren kontra.

Deskontuak ohz/ibi zergan

Zestoako familia ugariek aukera dute Hiri Ondasunen Gaineko Zergari dagokion hobaria (deskontua) eska-tzeko. Agiriak ekartzeko azken eguna hilaren 28a izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos