Sanmartin jaiak gaurtik Lasaon

Igandean Lasaoko Peria ospatuko da./
Igandean Lasaoko Peria ospatuko da.

Gaur bertso afaria izango da Uxue Alberdi eta Andoni Egañarekin eta segidan erromeria izango da

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Gaur hasi eta igandea bitartean festa giroa izango da Lasao auzoan, Sanmartin jaiak direla medio. Herri txikia izanik, festa egitaraua ere ekitaldi xumez osatua egon ohi da, baina giro berezia izaten da bertan, bertso afarian batik bat, hemen auzotar gehienak elkartzen baitira herriko elkartean.

Horrela, gaur, ostirala, 20:00etan txupinazoa botako dute eta segidan bertso afaria izango da Egaña eta Uxue Alberdi bertsolari handiekin. Ondoren, eta ordu txikiak arte, erromeria doinuak eta dantzak izango dira, Hitzeder eta Txibilter bikotearen eskutik.

Bihar aldiz gaztetxoak izango dira protagonista. Horrela, 13:00etan umeen txupinazoa izango da eta segidan, auzoko haurrentzat bazkaria eta Ekain-txou pailazoa. Ondoren, 16:30ean , puzgarriak, jolasak eta txokolatada izango da frontoian.

Eta amaitzeko, igandean Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka izango da. Segidan, festak ondo amaitzeko, herri bazkaria egingo dute auzotarrek.

Gure Esku Dago

Gure Esku Dagok zozketa bat jarri du martxan, «Gabonetako loteria»-ren antzekoa izan nahi duena, «lagun eta familietan oparitu ahal izango dena». Urteberriko sari horretan zenbakia eta seriea suertatuz gero 60.000 euroko saria izango litzateke, eta zenbakia serierik gabe 6.000 euroko saria. Zozketa, 2018ko urtarrilaren 15ean egingo da eta Zestoari dagokionez ondorengo lekuetan eskuratu daitezke Tripontziaren txartelak: Koiote, Agustin, Fati, Txoko txiki, Mollergi, Txoko, Uztapide, Irantzu eta Gurutze tabernetan, eta Potxolo liburu-dendan. Arroabean Txomin tabernan egongo da salgai eta Aizarnan Anbu eta Konpittero jatetxe-tabernetan.

Fotos

Vídeos