Sanlucar de Barramedan Mundubiraren inguruko ekitaldietan euskaldunak sarituak

Turismo sailburua, Alfredo Retortillo, egon zen Sanlucarren.
Turismo sailburua, Alfredo Retortillo, egon zen Sanlucarren.

GETARIA.

Joan den asteazkenean Cadizeko Sanlucar de Barramedan Fernando Magallanes eta Juan Sebastian Elkano Historia eta Kultura sariak VIII. edizioan banatu ziren eta Andaluzia eta Euskadiko herriak izan ziren sarituak.

Aurreratzen genuen bezala, Sanlucar de Barramedan joan den astean ekintza ezberdinak antolatu zituzten Mundubiraren inguruan, bosgarren mendeurrena betetzear dagoen honetan. Bertako Círculo de Artesanos elkartearen arduradunak Urkullerik bildu ziren uztailean eta jakitera eman zioten orduan sari hau euskaldunontzat izango zela.

Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua bertan egon zen saria jasotzeko eta berarekin Miguel Ángel Vázquez Andaluziako Turismo eta Kultur sailburua ere bai. Ekitaldiaren barne Getarian lau urtetik behin egiten den bezala, Elkanoren lehorreratzea irudikatu zuten. Ondoren lore sorta bat jarri zuten Lehen Mundubira gogoratzen duen eskulturaren aurrean eta jarraian Santiago gazteluan sari banaketaren ekitaldia burutu zuten. Andaluziako Lehendakariak, Susana Diaz andereak, jaso zuen Andaluziako saria eta Mundubiran beraiek izandako garrantzia bultzatzen jarraituko dutela iragarri zuen.

Mundubirarekin lotura

Sanlucar de Barramedak lotura handia du Magallanesek hasi eta Elkano bukatu zuen ibilbidearekin zeren bertatik atera ziren 1519ko irailak 20an. Hiru urte geroago, hasieran itsasoratu ziren ia 300 gizonetatik 18 besterik ez ziren helduko Sanlucarrera 1522ko irailak 6an eta data hori gogoratuz antolatzen dituzte ekintza ezberdinak.

Fotos

Vídeos